EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak Nizako atzoko atentatua gaitzetsi du eta gonbidapena luzatu die Udalei gaur, uztailaren 15ean, eguerdiko 12:00etan, bost minutuko isileko elkarretaratzeak konbokatzeko, bertan guztion gaitzespena eta elkartasuna adierazteko.
Urretxuko Udala bat dator gaitzezpen eta deialdi horrekin, eta herritar guztiak gonbidatzen ditu ekitaldi horretara batu daitezen. Dena den, oraingo honetan ezin izan da gaurko deialdia behar bezala gauzatu. Urretxu eta Zumarragako Udaletako arduradunek bi herrietarako elkarretaratze bakar eta amankomun bat aurreikusi dugu Areizaga-Kalebarren plazan, lehen bait lehen zabalduko dugun hurrengo data batean.