Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek atzo arratsaldean azaldu zuten Urretxuko udaletxean Deskargako zatiarekin GI-632 errepideari bukaera emango dion proiektua...
Antzuola-Bergara loturaren amaiera, modu horretan Gipuzkoako biribilgunea izenekoa osatzeko.
Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako foru diputatuak, Silvia Perez errepideetako zuzendaria eta Jose Mari Sarasola departamentuko proiektu eta eraikuntzako zerbitzuburua lagun zituela, proiektuaren konplexutasuna azpimarratu du, 55,5 milioi euroko aurrekontua duena, 4,8 kilometroko zati baterako. 25 hilabeteko epea aurreikusi du Oiarbidek, eta "2019ko hasierarako obra amaituta izatea espero dugu":
"Modu horretan Gipuzkoako biribilgunea osatuko dugu; horrek esan nahi du gipuzkoar guztiok kapazitate haundiko sare bat izango dugula 15 kilometroz azpiko distantzia batera".
Jon Luqui Urretxuko alkateak, bere aldetik, azpimarratu zuen
"behin zati hau osatuta baliabidearen kudeaketa geratzen dela eta Urola Garaia eskualdean probetxua ateratzen jakin behar dugu, gune bikain batean kokatzen gaituelako, lurraldearen erdian, eta hori aukera haundi bat da guretzat".