Gipuzkoako Foru Aldundiak mantentze lanak egin ohi ditu Gipuzkoako bizikleta-bideen sarearen instalazioetan. Instalazi horietako batzuk tunelen barruan daude, eta mantentze lanak edo konponketak egin ahal izateko ezinbestekoa da erabiltzaileen pasabidea erabat etetea.
2022ko urtarrilaren 17ko astetik aurrera, 5. Ibilbidean dauden Urretxu inguruko zenbait tunelen argiztapena berritu nahi da; Urolako harana, Azkoitia-Urretxu tartean. Zehazki, aurreikusitako lanak egiteko , Aizkibel, Isukitza, Larregi eta Arkidiko tunelak erabat moztu behar dira erabiltzaileentzat, hiru astez, gutxi gorabehera.
Lanak egiten diren bitartean, erabiltzaileak ezin izango dira aipatutako tuneletatik igaro.
Lanak egunez egingo dira, astelehenetik ostiralera, 8.30etik 18.30era. Ordutegi horretatik kanpo (eta jaiegunetan et asteburuetan), tunelak irekita egongo dira erabiltzaileak bertatik igaro daitezen.
Egin beharreko berritze lanetan tunelen argiztapen sistema guneratuko da. Lanak Miramon 2018aldi baterako enpresa elkarteak egingo ditu.
Barkatu eragozpenak.