Maiatzaren 3an, Urretxuko Udalak, HURREN merkataritza-mahaiarekin batera, erosketa-bonuen bigarren edizioa jarri zuen abian, tokiko merkataritza eta zerbitzuak suspertzeko eta, aldi berean, familiei laguntza zuzena emateko, tokian-tokiko dagoen kontsumoa sustatzeko.
Bonu horiek 10 euroren truke eros ditzakete urretxuarrek, eta 30 euroko balioa dute; hau da, urretxuarren ordaintzen dituzten 10 euroko beste 20 euro ematen ditu Udalak. Bonu bakoitzak 5 euroko lau tiket eta 10 euroko tiket bat ditu, eta urretxuarrek kanpainari atxikitako edozein establezimendutan erabil ditzakete. Establezimenduen zerrenda udalaren webgunean dago. Denda guztiek, gainera, ate edo erakusleihoetan, HURREN bereizgarria dute, behar bezala identifikatzen dituena.
Familia unitate bakoitzak orain arte bonu kopuru jakin bat erosteko aukera izan du, unitatea osatzen duten kide kopuruaren arabera; horrela familia bakoitzak gutxienez bono bat erosi ahal izango zuela bermatu da.
Ekainaren 11n, kanpainaren oinarrietan zehazten den bezala, eta bonuak oraindik erabilgarri daudela ikusita, Udalak berriro jarri ditu herritarren eskura, banaketa-irizpide berberei jarraituz, hau da:
- Pertsona bat edo biko familia-unitateek bonu bakarra erosi ahal izango dute.
- Hiru edo lau pertsonako familia-unitateek bi bonu erosi ahal izango dituzte.
- Bost pertsona edo gehiagoko familia-unitateek hiru bonu erosi ahal izango dituzte.
Bonuak udaletxean (8:00 – 15:00) eta Kultur Etxean (17: 00-20:30) erosi ahal izango dira ekainaren 30era arte. Egun horretara arte, bonuekin produktu ezberdinak eskuratu ahal izango dira, baina hortik aurrera ez dute baliorik izango.
Udalak kontsumo bonoa erostera animatu ditu herritarrak.