Urretxuko Udalak, Eskualdeko enplegu planaren barruan 2 langabetu kontratatzeko deialdia zabaldu du Lanbiden, obretako langileak hain zuzen ere.
Deialdia hurrengo ostiral bitartean dago irekita izena emateko eta igeltseritzan lan eskarmentua izatea eskatzen da.
Eskualdeko enplegu planaren barruan, administrari bat ere kontratatuko da 4 hilabeterako eta horretarako deialdia zabalduko da laister.
Bestalde, gazteen enplegua sustatzeko ere beste langabetu bat kontratatzea aurreikusten da urte beterako.
Guztira 4 lanpostu izango dira eta guztiak LANBIDEn kudeatuko dira.