Azaroaren 1ean Domu Santu Eguna ospatuko denez, egun horretan jende asko joaten baita hilerrietara, Urretxuko Udalak bere egin ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren gomendioak, eta uste du ona dela prebentzio-neurriak eta zuhurtasun- eta babes-betebeharrak azpimarratzea eta gogoraraztea. Horretarako, honako hauek kontuan hartzea proposatzen du:
- Azaroaren 1aren aurreko eta ondorengo asteetan bisitak mailakatzeko neurriak: hilerria irekita egongo da urriaren 24tik azaroaren 8ra, biak barne, 8: 00etatik 20: 00etara.
- Bertaratzen diren pertsonen arteko harremanak murrizteko neurriak: pertsonen zirkulazioa eta espazioen banaketa antolatuko dira, eta ibilbideak ezarriko dira pertsonen zirkulazioa zuzentzeko eta gune jakin batzuetan pilaketak saihesteko, bai barrualdean bai kanpoaldean, eta, gainera, sarrera eta irteera desberdinak ezarriko dira.
- Betebehar orokorrak betetzeko neurriak: herritar guztiei COVID-19 prebenitzeko eska dakizkiekeen neurriei buruzko informazio-kartelak. Horiek maskara nahitaez erabiltzea eta pertsonen arteko distantzia mantentzea.
- Higiene-neurriak: erabilera partekatuko elementuen edo materialen garbiketa eta desinfekzioa indartu beharko da, hala nola ur-txorrotak edo nitxoetara sartzeko aldamioak eta eskailerak.
Aurten, Gurutze auzoan eraikitako etxebizitzen azken faseko urbanizazio-lanak amaitu ondoren, Matxinporta kalea hilerriarekin lotuko duen espaloi berri bat izango dugu. Era berean, Gurutze auzoko beheko aldean dagoen aparkalekua, duela gutxi amaitu dena eta 60 ibilgailurentzako lekua duena, urriaren 23an (ostirala) irekiko da erabilera publikorako. Beraz, aparkaleku hori erabilgarri egongo da hilerrira azaroaren 1ean nahiz aurreko eta ondorengo egunetan hurbiltzen diren pertsonek erabili ahal izan dezaten.