Urretxuko Udalak aurretik ere herritarrekin komunikatzeko zituen bideei (web orrialdea, posta elektronikoa, telefonoa, facebooka, instragrama eta twitterra) berri bati gehitu die: Whatsapp aplikazioa, (web orria, posta elektronikoa, telebista).
Pandemia garaian sortutako zerbitzu honen helburua bikoitza da. Batetik, herrian gertatutako eta herritarren interesekoa izan daitekeen informazio azkarra, egiazkoa eta egiaztatua eskainiko die urretxuarrei; eta, bestetik, herritarren parte-hartzea sustatu nahi du. Azkenaldian asko hedatu eta normalizatzen ari ziren partehartze praktikak, baina osasun krisialdiak eta isolamenduak kalte handia egin dio joera positibo horri.
Guztiz doakoa den zerbitzu berri honekin, urretxuarrek zalantzak, proposamenak, eskaerak eta kexak helarazi ahal izango dizkiote Udalari, zenbaki zentral bakar batera, eta, gero, dagokion sailera bideratuko dira, hark erantzun dezan mezua.
Zer egin behar da zerbitzua aktibatzeko?
- Sakeleko telefonoaren agendan: 620-545-962 zenbakia gorde
- WhatsApp bat bidali ondorengo informazioarekin 620-545-962 zenbakira:
- ALTA hitza
- Izen abizenak
- NAN zenbakia
- Ongi etorria emateko WhatsApp bat jasoko duzu.
Udaleko WhatsApp zerbitzuan baja eman nahi baduzu
- WhatsApp bat besterik ez da bidali behar, BAJA hitzarekin 620-545-962 zenbakira.
- Baja eman dala jakinarazteko WhatsApp bat jasoko duzu.
Pribatutasun politika
WhatsApp bidezko informazio zerbitzua ematen hasi aurretik, jakinarazten dizugu biltzen diren datu pertsonalak tratamendu-jarduera hauetan sartuko direla: erakundeak WhatsAppen bidez bandoei, kultura-programazioari, jarduerei eta bestelako udal-informazioari buruzko komunikazioak edo jakinarazpenak bidaltzea kudeatzea. Villar del Olmoko Udalaren erantzukizuna da, eta haren aurrean baliatu ahal izango ditu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, tratamendua mugatzeko eta transferitzeko eskubideak. Datu pertsonalen tratamendua legitimatuta dago interesdunaren baimenarekin, 620-545-962 telefono-zenbakira alta hitza bidaliz informazioa eskatzen duen unetik, eta berariazko baimena ematen du.
Bestalde, zure datuak tratatzeko baimena ematean, WhatsAppen datuak babesteko politika ere onartzen duzu, eta horrek esan nahi du baimena ematen dizula informazioa transferitzeko, tratatzeko, biltegiratzeko eta erabiltzeko Amerikako Estatu Batuetan, Irlandan eta jarduten duten beste edozein herrialdetan. Jakitun zara herrialde horietako herrialde batzuetan datuak babesteko eta pribatutasunerako legezko bermeak ez direla egongo edo indarrean daudenak ez bezalakoak izan daitezkeela. Non
a.