COVID19ak eragindako osasun krisiaren ostean, ezarritako segurtasun eta higiene neurriak kontuan hartuta, Urretxuko eta Zumarragako Udalek, Geltokietako jai-batzordearekin bildu ondoren, auzoko festak bertan behera uztea erabaki dute.
Denbora tarte honetan Geltokietako Jaiak antolatzen dituen lan-taldeak lan handia egin du, egoera aldatu ahala programa-proposamena ere moldatuz. Bi udalek egindako lana eta azaldutako malgutasun hori eskertzeko probestu nahi dute aukera hau.
Bizi dugun egoeran ordea, ezinezkoa izango da jaiak ospatzea. Osasun sailburuaren 2020ko ekainaren 18ko agindua eta EUDELen gomendioetan oinarrituta, jende-kontzentrazioak sor ditzaketen jarduerak ekiditeko, jaiak bertan behera uztea erabaki da.
Jai jarduera guztietan irizpide bera erabiliko da: jai jarduerak eten, eta egoerak hala eskatzen badu tradizio eta kulturalki ekintza sinboliko konkretuak antolatzea; hala egin da Eitzako jaietan, San Joanetan, Santa Isabeletan, etab.