Ostegunean, hilak 18, Mugitegi B, C, d, e eta f bideetan ur-hornidura moztuko, 15: 00etatik 17: 30era.
Aipatutako mozketaren arrazoia, Mugitegiko B bidean bi mozketa-balbula jartzea da, poligonoaren egungo azpiegiturak hobetzeko. Jarduketa horri esker, beste edozein bidetan matxuraren bat gertatuz gero, konpondu ahal izango dugu, Mugitegi osoaren hornidura eten beharrik gabe, bide bakoitza sektoretan banatuko baita.
AQUARBE enpresa kudeatzailea arduratuko da aurreikusitako ur-mozketaren berri emateaz industrialdean dauden enpresa guztiei, baita beste edozein hornidura mozketa egin beharko balitz ere aurreikusitako lanak egun horretan amaitutzat joko ez balira.