Lanpostu honetan interesa duten pertsonek LANBIDEn izena eman dezakete Ekainaren 18ra arte.
Ekainaren 29an udalak Pagoeta Udal Igerilekuak irekiko ditu, eta horretarako 3 languntzaile-atezain kontratatuko dira, %77ko lan jardunaldian.
Derrigorrez bete beharrekoak:
- Gutxieneko adina: 18 urte.
- Gutxieneko prestakuntza maila: Eskola Graduatua, Bigarren Hezkuntzako Graduatua, Lanbide Heziketa 1. maila edo baliokidea.
- Euskarako B2 tituluaren edo baliokideren baten jabe izatea.
- Kontratazio aldian erabat libre izatea.
- Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztea (Adingabeen Babes Juridikoaren 1/1996 Lege Organikoa, 26/2015 eta 45/2015 Legeek aldatua).
Merituak:
Derrigorrezko irizpide guztiak betetzen dituzten hautagaien artean, honakoak hartuko dira kontuan aukeraketa egiteko:
- Deialdian eskatutakoa baino titulazio maila altuagoa
- Erabiltzaile mailan informatika ezagutza izatea
- Langabezian egotea, 2020/04/01a aurretik
- Urretxun erroldatuta egotea 2020/04/01a baino lehen
- Jendearen harreran eta lanpostuaren funtzioekin lotutako zereginetan egiaztatutako esperientzia: