Azken egunotan, COVID 19-aren ondorioz ezarritako alarma egoeran zenbait aldaketa eman dira: kalean kirola egin eta ibiltzeko aukera esaterako. Honek aukera eta behar berriak sortu ditu herrian, eta horiek erantzuteko zenbait aldaketa egin dira:
- Kaleko iturriak berriro ere martxan jarri dira
- Matxinportako bizikletak garbitzeko gunea ireki da
- Hilerria ireki da 8:00etatik 20:etara.
Gogoratu, toki hauetan ere ohiko bilakatu diren segurtasun neurriak mantentzen: segurtasun distantzia, higienea, etab.