Datorren maiatzaren 4-tik aurrera Auzobusa berriro ere martxan izango da.
Autobus honen helburua Urretxuk goiko auzoetako irisgarritasuna bermatzea da. COVID-19ak eragindako emergentzia egoerak zerbitzua etetea ekarri badu ere, berriki ezagutzera eman diren aldaketek eta pausuek zerbitzua berriro ere martxan jartzera daramate Udala.
Auzobusaren ordutegi eta geltokiak bere horretan mantenduko dira, baina zerbitzuaren erabileran hainbat aldaketa izango dira, normaltasun egoera berri honek eragindakoak:
Autobus barruan, erabili ezin daitezkeen eserlekuak markatuta egongo dira; pertsonen arteko segurtasun distantzia mantentzen dela bermatzeko.
Infektatutako pertsonekin denbora luzean kontaktuan egoteak COVID-19a kutsatzeko arriskua duenez, derrigorrezkoa da autobus barruan maskara eramatea.
Garrantzitsua da, baita ere, ohiko segurtasuneko neurri higienikoak mantentzea: eskuak xaboiarekin garbitzea, eztula egiterakoan ukalondoaz tapatzea, etab.
Amaitzeko, Urretxuko udalak dei egiten die herritarrei zentzuz eta erantzukizunez jokatzera, egoerak berriro ere okerrera egin ez dezan.