14 urtetik gorakoentzako irteera-baimena iragarri ondoren, COVID-19ak eragindako osasun krisialdian jarduera fisiko ez profesionala aire zabalean egin dezaten, Urretxuko Udalak berriz ere eskatu die herritarrei zentzuz eta arduraz jokatzea, irteera bakoitzean betebehar eta gomendioei jarraituz, egoerak okerrera egin ez dezan.
NORK? 14 urtetik gorakoek
ZER DA JARDUERA FISIKOA?
- Banakako kirol-jarduerak modu ez profeisonalean egitea, harremanik gabe.
- Eguneroko ibilibideak egitea
BETEBEHAR OROKORRAK:
1. COVID-19 diagnostikoaren ondorioz etxean isolatuta dauden edo COVID-19a diagnostikatuzaien pertsonak ezin izango dute kirolik egin, ezta paseatzera irten ere.
2. Debekatuta dago kirol-instalazio itxietan sartzea
3. Ezin izango da ibilgailu motordunik edo garraio publikorik erabili jarduera fisikoa egiteko erabilera publikoko bide edo espazioetara hubirltzeko.
4. Pertsonen arteko distantzia gutxienez bi metrokoa izango da.
5. Beharrezkoak ez diren geldialdiak, gune jendetsuak eta jende-pilaketak egon daitezkeen tokkiak sahiestu beharko dira, ahal den heinean behintzat.
6. Jarduera fisikoa egiteko baimendutako joan-etorriak metagarriak dira, haurren irteerei dagokionez; biak egin ahal izango dira.
EGUNEROKO IBILALDIAK
1. Egunean behin bakarrik egin ahal izango da jarduera, ordu tarte batzuetan.
2. Bizikide bakarrarekin atera ahal izango da, eta behar izanez gero, ohiko zaintzaile edo ardurapeko etxeko langile batekin.
3. Pasealekuko distantziak ezin du etxetik kilometroa gainditu.
4. 70 urtetik gorako pertsonak 14 eta 70 urte bitarteko bizikidearekin atera ahalko dira.
5. Ordutegi hauek errespetatu beharko dira:
- 6:00etatik 10:00etara eta 20:00etatik 23:00etara, 14 eta 70 urte bitartekoak.
- 10:00etatik 12:00etara eta 19:00etatik 20:00etara 70 urtetik gorakoak edota laguntzailea behar dutenak.
BANAKAKO KIROL-JARDUERA
1. Egunean behin bakarrik egin ahal izango da jarduera, ordu tarte batzuetan.
2. Kirol-jarduera bakarka bakarrik egin ahal izango da. Salbuespen gisa, eta bejar izanez gero, bizikide batek, ardurapeko etxeko langile batek edo oiko zaintzaile batek lagunduta egin ahal izango dute.
3. Etxebizitzatik kilometro bateko distantzia gainditu daiteke, betiere udalerriko mugak errespetatuz
4. Ordutegi hauek errespetatu beharko dira:
- 6:00etatik 10:00etara eta 20:00etatik 23:00etara, 14 eta 70 urte bitartekoak.
- 10:00etatik 12:00etara eta 19:00etatik 20:00etara 70 urtetik gorakoak edota laguntzailea behar dutenak.
GOMENDIOAK:
1. Norberaren renperatura hartu, etxetik irten aurretik eta ondoren
2. eskuak garbitu, etxetik irten aurretik eta ondoren.
3. Kirola egiteko erabiltzen den materiala desinfektatu.
4. Etxean igogailuaren ordez eskailerak erabili.
GOGOAN IZAN:
1. Debekatuta dago talde irteerak edo bilerak antolatzea.
2. Parkeak itxita daude. Ezin dira erabili.
3. Herria garbi mantendu behar dugu. Paperak, pipak, plastikozko poltsarik... gabe.
4. Hiri-altzariak guztienak eta guztiontzak dira. Partekatu ditzagun
Betebehar eta gomendio hauek aldatu egin daitezke hurrengo egunetan, etan, beraz, etengabe eguneratzen jarraituko dugu.