14 urtetik beherako haurrentzako irteera-baimena iragarri ondoren, Urretxuko Udalak zentzuz eta erantzunkizunez jokatzea eta honako bete beharrak eta gomendio hauek jarraitzeko eskatzen die herritarrei, egoerak berriro okerrera egin ez dezan:
BETEBEHARRAK
1. Sukarra edo Covid-19 ren beste edozein sintoma dituzten edo berrogeialdia betetzen ari diren umeen irteera debekatua dago.
2. Irteera orduak errespetatu. 9:00etan hasi eta 19:00etara.
3. Inongo aitzakiarik gabe, gehienez, etxetik kilometro bateko distantzia errespetatu behar dugu, denon hobe beharrez.
4. Kilometro bateko muga horren barruan, erabilera publikoko edozein bide edo eremutan ibil daiteke, baimendutako berdegune eta naturguneak barne.
5. Pertsona heldu bakoitza, gehienez 3 haurrekin irtengo da.
6. Haurren arduraduna izango da:
- Haurren etxe berean bizi den norbait: gurasoa, tutorea,…
- Haurren ardura duen eta etxean lan egiten duen norbait; betiere aurrez aipatutakoen baimenarekin.
7. Egunean behin eta gehienez ordubeteko irteerak errespetatu.
8. Eguneroko irteeretan, beste pertsonekiko gutxienez 2 metroko distantzia mantendu
9. 14 Urtetik gorako pertsonak alarma-egoeran hasieratik aurreikusitako irteerak egin ahal izango dituzte (erosketak, zaborra atera...)
GOMENDIOAK
10. Haurren kasuan ere maskarak erabili 2 metrotako distantzia ezin bada errespetatu.
12. Haurren tenperatura hartu, etxetik irten aurretik eta ondoren.
13. Eskuak garbitu, etxetik irten aurretik eta ondoren
14. Jostailuak etxe berean bizi diren pertsonen artean baino ez partekatu
15. Kalean erabiltzen diren jostailuak, baloiak, etab. Desinfektatu.
16. Etxean igogailuaren ordez eskailerak erabili. Posible ez bada, behar den moduan garbitu.
Eta GOGOAN IZAN:
17. Haurren orgatxoak eta aulkiak baimenduta daude.
18. Debekatuta dago talde-irteerak edo bilerak antolatzea.
19. Parkeak (txirristak, etab) itxita daude. Ezin dira erabili.
20. Herria garbi eduki behar dugu. Paperak, pipak, plastikozko poltsarik… gabe.
21. Hiri-altzariak guztienak eta guztiontzat dira. Partekatu ditzagun.
Obligazio eta gomendio hauek aldatu egin daitezke hurrengo egunetan, eta, beraz, etengabe eguneratzen jarraituko dugu.