Ostegun honetan, apirilaren 23an, Gernikako Arbola plazan salmenta postuak egongo dira berriro ere, COVID-19ak eragindako osasun alarmagatik hilabete baino gehiago itxita egon ostean.
Merkatua segurtasun-neurri zorrotzekin egingo da, koronabirusaren hedapena saihesteko. Zortzi elikadura-postu izango ditu: Rueda, JM Garces eta Cruz Santillan frutadendak; oilasko erreak, J. Urkiola- B. Zubillaga baserriko ogia; JM Ucín eta J.Zaldua baserriko produktuak.
Erronketako bat plaza antolatzea izan da; izan ere, bertan biltzen dira farmazia, okindegia, Eroski eta orain plazako postuak ere bai.
Horretarako, honako plano hau diseinatu da, postu eta establezimendu desberdinetarako sarbideak antolatzen dituena; ilaran dauden pertsonen artean 2 metroko tartea gorde da beti.
Antolaketa errazteko, honako plano hau diseinatu da, postu eta establezimendu desberdinetarako sarbideak antolatzen dituena. Gainera, ilaran dauden pertsonen artean 2 metroko tartea gorde beharko da beti.
Erosle eta saltzaileentzako arauak
Erosleek banan-banan joan beharko dute, adingaberik eta adinekorik gabe; arrisku taldeetako pertsonak ezin izango dira sartu, eta saltzailearengandik 2 metroko segurtasun-tartea mantenduko da. Postu bakoitzean erosle bakarra egongo da eta produktuak postu bakoitzaren atzean egongo dira. Ekoizle bakoitzak hurbilduko dio eskaera bezero bakoitzari, eta kanbioak edo txanponak eramatea eskatuko zaio.
Saltzaileen kasuan, ezin izango dira joan 65 urtetik gorakoak edo arrisku-taldeetakoak; pertsona bakarra egongo da postu bakoitzean saltzen, arduraz jokatuko du eta tenperatura hartuko du joan aurretik; eta erosle bakoitzari arreta eman ondoren, eskuak desinfektatu beharko dira.