Urretxuko Udalak, gutxienez,23 enpresarekinkontratatuta dituen zerbitzuen ordainketa bermatu berri du.
Alkateak sinatutako alkatetza ebazpen baten bitartez, udalak sinatutako segidako traktuko kontratu guztiei eustea erabaki du: Enpresa kontratistek beren zerbitzuengatik aurkeztuko dituzten dituzten faktura guztien ordainketa bermatzen da horrela, hauek kontratatutako lan guztiak egin edo ez.
Udalean ordezkatuta dauden talde politikoekin adostua izan den neurria Covid-19ren eraginak bultzatuta dator; birusak ekonomian eta gizartean eragindako krisiak bultzatuta. Administrazio publikoaren eta haren enpresa kontratisten arteko kontratu-harremanetan eragin zuzena du.
Gaur egun, Urretxuko Udalak 23 enpresa edo gehiagorekin ditu kontratuak: kiroldegiko kudeaketa, eraikinen garbiketa, kale garbiketa, adinekoen zein gazteen animazio soziokulturala, informatika, ura, igogailuak...
Ebazpenaren atal batean kontrateistei eskatzen zaie , Udalarekin sinatutako kontratuei atxikitako langileei soldata osoak ordaintzea. Neurri hauek mantendu egingo dira alarma-egoerak irauten duen bitartean mantenduko dira, esleipendunek kontratuaren etetea eskatzen ez duten bitartean, betiere dagokion organoarekin adostuta.
Neurriak honen helburua, bizi dugun egoeraren aurrean langileen egoera bermatzea da, gertaeren bilakaeraren zain. Ebazpen honek hurrengo osoko bilkuraren oneritzia jaso behar du. Lehen aldiz modu telematikoan egingo da osoko bilkura.