Euskadin gertatu diren Koronabirus- COVID29 infekzio kasuen ondorioz, eta infekzio kopuruak gora egingo duela aurreikusita Eusko Jaurlaritzak eta Gobernu Zentralak etxean gelditzeko agindua eman dute.
Egoera horrek sor ditzakeen ondorioei aurre egiteko, eta krisi egoera honetan herritarrek, eta bereziki arrisku-taldeek, pertsona zahurarrienek, izan ditzaketen behar bereziei erantzuteko, babes-zibileko lanak antolatzeko koordinazio mahaian lanean ari da Udala.
Hemendik beraz, dei egiten zaie boluntario modura aritzeko prest daude herritarrei beren izen-abizenak eta kontaktua Udaletxera bidaltzera, emailez edo telefonoz. Datuak konfidentzialtasun osoz tratatuak izango dira.
Koordinazio mahai hau izango da babes-zibiletik datozen beharrak eta boluntrioek egin ditzaketen lanak era egokienean antolatzearen arduraduna, egoera honek, bere osotasunean eskatzen dituen osasun eta segurtasun baldintza guztiak bermatuz. Momentu honetan ezinbestekoa da laguntza eskaini zein jasoko dutenen osasuna bermatzea eta iristen diren agindu eta aholku berriei egokitzea, betiere era seguru eta koordinatu batean.
Bolondres moduan aritu nahi baduzu bidali zure datuak :
- Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
- 943 038 080
Gogoratu laguntzeko era eraginkorrena eta errazena, etxean gelditzea dela. Eskerrik Asko denoi, bihotz bihotzetik. Urretxu Aurrera!