Azken orduotan, eta COVID-19ak eragindako egoeraren aurrean, Eusko Jaurlaritzak Osasun Sailburuaren martxoaren 14ko agindua onartu du, eta Gobernu Zentralak, bere aldetik, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua, zeinak COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren kudeaketarako alarma egoera deklaratzen duen.
Honek guztiak zenbait duda eta galdera sortu ditu herritarrengan, eta horiek argitze aldera Urretxuko Udalak adierazi nahi du aipatutako Agindua eta Errege Dekretua indarrean sartzen diren momentutik aurrera, hau da, gaurtik - martxoaren 15etik- aurrera, ondorengo jarduerak baino ezingo direla aurrera eraman:
- ELIKADURA, EDARI ETA PREMIA BIZIKO ONDASUNAK SALTZEN DITUZTEN ESTABLEZIMENDU MINORISTAK
- FARMAZIA-ESTABLEZIMENDUAK ETA ESTABLEZIMENDU MEDIKOAK
- OPTIKAK ETA ORTOPEDIA PRODUKTUAK
- PRODUKTU HIGIENIKOAK
- PRENTSA ETA PAPELERIA
- AUTOENTZAKO ERREGAIA
- EKIPO TEKNIKOAK ETA TELEKOMUNIKAZIOAK
- ETXEKO ANIMALIENTZAKO JANARIA
- INTERNET, TELEFONO EDO POSTA BIDEZKO MERKATARITZA
- TINDATEGIAK ETA IKUZTEGIAK
- ETXEZ-ETXEKO ZERBITZUA ESKAINTZEN DUTEN OSTALARITZA ESTABLEZIMENDUAK
Beren eskaintza etetera behartuta dauden ekipamendu eta jardueren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuaren martxoaren 14ko Agindua (https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/Azkena.shtml) eta martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren eranskinean aurkituko duzu (https://www.boe.es/boe/dias/2020/03/14/pdfs/BOE-A-2020-3692.pdf)
Amaitzeko, Udalak berriro ere herritarrei dei egiten die zentzuz eta arduraz joka dezaten; jendea pilatu daitekeen tokiak saiestu eta kasu guztietan metro eta erdiko segurtasun distantzia mantenduz