Atzo arratsaldean Jose Mari Lasa plaza eta Nekolaldeko inguruaren eraberritzerako proiektua aurkeztu zen jendaurrean.
Urretxuko Udalak, herriko irisgarritasuna eta espazio publikoen erabilera etengabe hobetzeko helburuaren barruan, Labeaga/Jose Mª Lasa/Nekolalde plaza gunea berrituko du laster. Horretarako ezinbestekoa da herritarren, eta bereziki auzotarren iritzia entzutea. Helburu horrekin, Udalak parte hartze prozesu bat ireki du: lehen bilera atzo izan zen eta hurrengoa Martxoaren 11n arratsaldeko 18:30ean izango da , Urretxuko udaletxek atarian.
Atzoko bileran ondorengo proposamen konkretua agertu zen, eta hausnarketa egin eta ekarpenak jasotzeko epea ireki zen. Hauek datoren asteko bileran landuko dira.
Proposamena: