Datorren larunbatean, martxoak 7, ospatuko den GOIERRIKO ITZULIA txirrindulari proba dela eta, parte-hartzaile guztien segurtasuna bermatzeko, eta era berean herriko bizilagun guztiei galera gutxien sortzeko asmoarekin, Urretxuko Udaltzaingotik hartuko diren trafiko neurrien berri ematen dizuegu:
- Debekatuta egongo da Labeaga kaleko 14 eta 24 zenbakien arteko eskuin aldean aparkatzea, egun bereko 9:00ak eta lasterketa bukatzen den arte, 18:30ak aldera.
- trafiko mozketa puntualak egingo direla Ipeñarrieta, Labeaga eta Nekolalde kalean Labeagarako sarbidean, beti ere 15:00etik 18:45era bitartean. Irteera 15:30etan izango da eta helmuga 18:30etan; ordu horietan, beraz, guztiz debekatuta geratuko da Labeaga kaletik zirkulatzea. Gainontzeko tartean, udaltzainek eta probako boluntarioek agindutakoaren arabera murriztuko da zirkulazioa.
- Garraio publikoko zerbitzua honako moduan eragina izango da:
- UK-06 zerbitzua, Zumarragako Okendo kaleko barianterako sarbidea izango du geltoki ordezkotzat, 15:38 eta 18:38 arteko zerbitzuentzako, biak barne.
- DG-09 zerbitzua, Ipeñarrieta kaleko 2. zenbakiko geltokia izango du ordezkotzat 15:35 eta 16:35 arteko zerbitzuentzako, biak barne.