Herritarren arreta hobetzeko helburuarekin jarraituz, urretxuarren beharrei modu eraginkorragoan erantzungo dieten zerbitzuak emateko modu berriak probatuz, Urretxuko Udalak datafono bat jarri du Aizpuruenea kultur etxean.
Horrekin, hiru udal-zerbitzuk ahalbidetzen dute txartel bidezko ordainketa; izan ere, bai Udaltzaingoak bai Diruzaintzak hilabeteak daramatzate sistema eroso, arin eta garden horrekin funtzionatzen.