Urretxuko Udala, herriko gune publikoen irisgarritasuna eta erabilera hobetzeko etengabeko helburuaren barruan, Labeaga/Jose Mª Lasa plaza/Nekolalde arteko eremua berritu eta hobetzera doa.
Arlo honen zati bat partaidetza-prozesu baten helburu izan da, eta horren ondorioak plaza eraberritzeko proiektu batean islatu ziren. Hala ere, ingurunearen baldintza berriek eta sortutako behar berriek, Udala hausnarketa zabalago batera eraman dute, eta, prozesu horren ondorioak oinarri hartuta, gauzatu beharreko hainbat jarduketa eman ditu emaitza gisa.
Jarduera-eremu osorako gogoeta eta emaitzak ezagutzera emateko eta zuen iritziak eta iradokizunak jasotzeko, Udalak parte hartzeko bi jardunaldi egingo ditu martxoaren 4an eta 11n, arratsaldeko 18:30ean
Lehenengoan, analisi globalaren emaitzari buruzko informazioa emango da, eta jarduera-proposamenak aurkeztuko dira, helburu hauek lortzeko:
- Labeagako igogailuaren (dagoeneko eginda dago) ingurueari buruzko proposamena
- Jose Mª Lasa plaza berritzeko proposamena
- Nekolaldeko aparkalekua berritu eta jarraitzeko proposamena
Bigarren jardunaldian, jasotako hausnarketak eta iradokizunak eztabaidatu eta horiei erantzuna emango zaie.
Zu bertan izango zarelakoan, har ezazu agur bero bat.