Atzo arratsaldean Jon Luqui Urretxuko alkateak Urretxuko Alde Zaharra Biziberritzkeo plana aurkeztu zuen Nati Nieves zinegotziarekin batera.
Aurkezpenean aipatu zuen plan honen diseinu eta garapena 2016an hasi zela, 2019ko abenduan onartu zen PERCO edo " Merkataritza Indartzeko Plan Berezia" ren lanketan lehen pausuak eman zirenean. Orduz geroztik egoeraren eta testuinguruaren azterketa eta diagnosi sakona egin da, populazioa, eskaintzaren ikusgaitasuna, topografia, aparkaleku aukerak, online salmetak, herriarteko konpetentzia eta beste hainbat elementu aztertuz; eskaintza komertzialaren eta eskaeraren azterketa ere egin da eta bertatik ateratako ondorioekin Ekintza Plana osatu.
Ekintza planak hiru hildo nagusi ditu, eta lan hildo bakoitzak proposamen konkretuak jasotzen ditu - batzuk dagoeneko martxan daude- horien artean azpimarragarrienak:
1. Eskaera sustatu
- Lokal hutsen irudia eta okupazioa sustatzea: Iparragirre 12 eta Iparragirre 8n egiten ari garen moduan
2. Elkarlana eta elkarte-lana bultzatu
- Merkatarien mahai propioa sortzea
- Estrategia digitala indartzea
- Elkarteak eta elkarlana
* honi guztiari erantzunez, merkatarien elkarlana eta elkartaratzeak erraztu eta sustatzeko BLOG berria dute udalaren webean bertan, era autonomoan kudeatzen dutena: sartu hemen
3. Espazio komertzialean esku-hartu
- Eskaintza ikustaraztea
- Irisgarritasuna hobetzea
- Parkinen arazoa konpontzea
- Iparragirre 2020 eta merkataritza lotzea
* honen guztiaren erantzuna ondorengo bideoan topatuko duzue: