Atzo arratsaldean, ohiko osoko bilkuran Urretxuko Udalaren 2020ko aurrekontu orokorra onartu zen; 9.404.97 milioi eurokoa
Atzoko, ohiko bilkuran 9.404.957 euroko aurrekontua onartu zuen Udalbatzak, EAJ-PNV eta PSE-EEren baiezko botuekin eta EH Bilduren abstentzioarekin. Aipatzekoa da aurrekontua 2019koa baina %1,77 altuagoa izango dela eta hiru erregelak betetzen dituela: egonkortasun erregela, finantzen iraunkortasun erregela eta gastuaren araua.
Diru sarreren inguruan aipatu hauek hiru atal nagusitan sailkatzen direla: transferentzia arruntak (60%) zuzeneko eta zeharkako zergak (20%) eta tasak eta bestelako diru sarrerak (17,1%)
Gastuen atalean aldiz, hau arloka sailkatuz gero, aurrekontuaren %16,5 Antolaketa atalerako litzateke; hau da, gobernu organoen gastuak, administrazio orokorra, politia ekonomiko eta fiskala eta zor publikoa, herritarren bizikidetzan zen merkataritzaren administrazioa.
Herritarren arloak aldiz, aurrekontuaren %37,5. hemen sartuko lirateke gizarte zerbitzuak, hezkuntza, kultura, euskara eta kirola
Azkenik, Lurraldea arloak, hau da, herritarren segurtasuna eta mugikortasuna, hirigintza eta bide publikoak eta zerbitzuak, garraio publikoa, kale argiteria, kale garbiketa, hondakinen kudeaketa, nekazaritza eta landa garapena etabarrek aurrekontuaren %46 dute.
Aurrekontuan aurreikusitako gastuez gainera, udalak 2.554.000 euroko gerakina duenez, apirilean 2019ko aurrekontuaren likidazioa egindakoan, diruzainza gerakinetik milioi bat euro erabiliko dira Jose Mari Lasa plazatik Nekolaldeko parkinera eta Santa Barbara auzorarteko zonaldea berritzeko (biak barne) eta brigadarentzat ezinbestekoa den kamioi berria erosteko, egun daukatenak 20 urte baititu dagoeneko.