Apirilaren 30ean Gobernu Bilerak baimendu zuen Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eta Urretxuko Udalak hitzarmen bat izenpetzea herrian babes ofizialeko 24 etxebitzitza eraikitzeko
Etxebizitza horiek doan lagako den eta kargarik ez duen Gainzabal auzoko lursail batean eraikiko dira. Eraikiko diren 24 etxebizitzak alokairurako etxebizitza sozialak izango dira.
Hitzarmenean jaso da etxebizitza horiek alokatzeko lehentasuna izango dutela udalerrian erroldatuta dauden eta etxebizitza eskuratzeko aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten pertsonek. Bestalde, Udalak etxebizitzaren bat edo beste gizarte-larrialdietako edo behar duenari ostatu emateko gordetzeko aukera ere jaso da bertan.