2019ko apirilaren 8an, astelehena, 2019ko EUSKAL HERRIKO ITZULIAren 1. etapa izango da. Lehen etapa hau bakarkako erlojupekoa da, Zumarragan hasi eta Zumarragan bukatuz.
Lehen txirrindulariaren irteera 14:15ean dago iragarrita eta azken txirrindularia helmugara 17:30ak inguruan iristea aurreikusten da.
Etapa honen prestaketa lanak direla eta, hainbat errepide trafikora moztuta izango dira 12:30etik arratsaldeko 18:00etara, gutxi gorabehera.
Urretxuri dagokionez, Urretxuko Udalak honako hau jakinarazi nahi die herritar guztiei:
Urretxuko Udalak ahaleginak egin ditu Itzuliak herrian sor zitzakeen trabak ahalik eta txikienak izan daitezen; antolatzaileekin izandako lan-bilera batzuk medio, honako hobekuntzak proposatu eta adostu ziren:
- Urretxuko sarrera-irteerak bermatuta izango dira egun osoan zehar (1-3 argazkiak).
- Urretxuko kaleetan ez da inongo trafiko mozketarik izango egun osoan zehar:
- Ipeñarrieta kalea, Irimo-Sarralde pareko errepidea izan ezik, lasterketa bertatik pasatzen baita.
- Bide alternatiboa izango da Mugitegi erabiliz.
- Urretxuko kaleetan ez da inongo aparkamendu debekurik izango egun osoan zehar.
- Urretxuko Mugitegi Industrialdeko sarrera-irteerak bermatuta izango dira (1-2 argazkiak).
URRETXUKO SARRERA-IRTEERAK
- Sarrerak:
- Beti ere Azkoitiko bidetik (Matxinporta-Gerra) egin beharko dira Urretxurako sarrerak (3 argazkia).
- Zumarragako geltokitik ezingo da Urretxura sartu Isabeleko zubia erabiliz (2 argazkia).
- Zumarragatik ezingo da Urretxura sartu Areizaga-Kalebarren plazatik (4 argazkia).
- Irteerak
- Azkoitiko bideruntz (Matxinporta-Gerra) irtetzea izango da (3 argazkia).
- Ezingo da Zumarragaruntz irten Areizaga-Kalebarren plaza erabiliz (4 argazkia).
- Legazpi-Bergararuntz irten ahal izango da Mugitegitik (1 argazkia).
PASABIDE ALTERNATIBOAK
Sarrera-irteera hauek bermatu ahal izateko honako paso alternatiboak izango dira lasterketa eta trafikoa uztartu ahal izateko:
- Mugitegiko Bergarako biderako irteeran (GI-2632) paso alternatiboa izango da lasterketa eta Mugitegirako sartu-irteerak bermatu ahal izateko (1 argazkia).
- Zumarragako saihesbidean (GI-631, Etxeberri auzoa eta tunelen arteko zatian) paso alternatiboa izango da trafikoa eta lasterketa bermatu ahal izateko (4 argazkia).
MUGITEGI (A-B-C-D-E bideak)
Egun osoan zehar Mugitegi Industrialdera sartu eta irten ahal izango da:
- Sarrerak bai Ipeñarrieta kaletik (errotonda txikia) bai Bergarako bidetik (GI-2632) paso alternatiboa erabiliz, bermatuta izango dira egun osoan zehar (1-2 argazkiak).
- Irteerak beti ere Bergarako bidea (GI-2632) erabiliz egin beharko dira paso alternatiboa erabiliz (1 argazkia):
- Ezingo da Mugitegiko industrialdetik irten Ipeñarrieta kalera errotonda txikia erabiliz (2 argazkia).
- Hala eta guztiz ere gomendatzen da ibilgailu astunekin egin beharreko lanak goizean egitea 12:30ak baino lehenago.
MUGITEGI (F bidea)
Mugitegi industrialdeko F bideko sarrera-irteerak Ipeñarrieta kalera debekatuta izango dira segurtasuna bermatzeko lasterketa bertatik igarotzen bait da (1 argazkia):
- Gomendatzen da F bidean ibilgailuekin egin beharreko lanak goizean egitea 12:30ak baino lehenago.
- Lasterketak irauten duen bitartean eta emergentziako sarrera-irteerak ahalbidetzeko, antolatzaileek jarritako bi pertsona izango dira bertan ibilgailuen sarrera-irteerak segurtasunez bermatzeko.
SAN MARTIN AUZOA
- San Martin auzorako sarrera-irteera guztiak Barrenkale kaletik egin beharko dira 12:30etik 18:00etara, Zumarragako Kalebarrenerako irteera debekatuta izango da lasterketa bertatik igarotzen bait da (4 argazkia).
AUTOBUS ZERBITZUAK (URRETXU)
- Normaltasunez funtzionatuko du ordutegi honetan izan ezik: 12:45 – 17:45
- UK06 ZUMAIA-OSPITALEA:
- Aparizio auzoan izan ezik, ez du aldaketarik izango.
- Honako geralekuak izango ditu (12:45-13:45-14:45-15:45-16:45-17:45):
- Labeaga 14.
- Ipeñarrieta 2.
- Ospitalea (Zumarraga).
- Honako geralekuetatik ez da pasatuko (12:45-13:45-14:45-15:45-16:45-17:45):
- Aparizio auzoan ez da geldituko ez Ospitalera bidean ez eta Ospitaletik bueltan.
- DG09 LEGAZPI-ZUMARRAGA-URRETXU
- Ez da Urretxutik pasatuko (13:35-14:35-15:35-16:35-17:35).
- Geraleku bakarrak IZAZPI auzoa (ZUMARRAGA) eta Ospitalea (Zumarraga).
- Legazpira joan edota Legazpitik etorri nahi duen erabiltzaileak IZAZPI auzoko geralekua erabili beharko du.
BIDEGORRIA
ITZULIAren beharrak kontuan izanda eta txirrindulari bakoitzarekin batera joango den motoen ibilbidea azkartzearren eta bide batez moto hauek Urretxuko kaleetatik pasa ez daitezen, segurtasuna bermatzearekin batera, Areizaga-Kalebarrenetik BM pareko zubira arteko bidegorri zatia erabiliko dute.
Hau dela eta lasterketak irauten duen bitartean bidegorri zati hau erabiltzaile ezberdin guztiei debekatuta izango da bertatik pasatzea.
Beti ere ibilbide alternatiboa dago espaloi ezberdinak erabiliz.
Itzulia-planoa.pdf
Popular 1.63 MB 2045 |
04/04/2019 15:25:29 |