Ohar honen bitartez Urretxuko udalak adierazi nahi du interneten Urretxuko udalaren kudeaketaren inguruan argitaratu diren inkestek ez dutela udalarekin zerikusitik, ez honen oniritzirik.
Azken egunotan sare sozialetan zein web orrialde ezberdinetan iragarkiak ageri dira, non udalaren kudeaketaren inguruko galderak egiten diren, musutruk batzuetan eta opari baten zozketan sartzeko konpromezua edo eskaintzarekin beste batzuetan. Zenbaitetan udaletxeko argazkia ere ageri da web orrialdean, baina udal honek garbi utzi nahi du berriro ere inkesta horiek ez direla udalak sortu, sustatu, zabaldu edo onartutakoak. Esaterako: