Urretxuko Udalak joan zen uztailaren 12an egindako aparteko osoko bilkuran, kaleko garbiketa zerbitzua lizitatzeko pleguak onartu zituen.
Sei langilek emango dute zerbitzua, oraingo kontratuan baino bat gehiago, eta horrek urtean 334.990,70 euroko kostua, BEZ barne, izan du Udalarentzat. Kontratu berriaren lizitazio prezioa, langile bat gehiago izango delako eta aurreko lizitazioan kontuan izan gabeko gainontzeko kostuen ondorioz, 450.000 euroan finkatu da; zenbateko horrek ziurtatuko du kontratazioko langileen soldatak ordaintzea indarrean dagoen hitzarmen sektorialaren arabera, eta gainera eman beharreko zerbitzua hobetzeko makineria erostea, nahiz eta zenbateko hori murriztu litekeen, beti ere lizitatzaileek aurkezten dituzten eskaintzen arabera.
Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Batzordearen aldeko diktamenaren ondoren, Udalbatzak pleguak onartzea eta lizitazio espedienteari hasiera ematea erabaki zuen, garbiketa zerbitzuaren esleipendun gertatzen den enpresa 2019ko urtarrilaren 1ean has dadin zerbitzua ematen.
Kontratu berriak lau urteko iraupena izango du, beste urtebete luza litekeelarik, eta beraz, kontratu honen iraupena izango da bost urte baino gehiago luzatu.
Azkenik, gaia Udalbatzari aurkeztu zion zinegotziak gogora ekarri zuen gaur egungo esleipendunak, URRETXU LV UTEk izango duela herriko kale garbiketako zerbitzuaren ardura, harik eta kontratuaren esleipen berria egin arte.