Urretxu eta Zumarragako Udalek, bertako merkataritza indartzeko asmoz, gabonetako erakuslehioentzat tailerra jarri du martxan.
Kurtsoaren helburua espacio komertzialaren oinarrizko erizpideen planifikazioa eta definizioa egikaritzea eta establezimenduaren itxurarekin bat egitea da, eta gabonetara begira, erakuslehioa erakargarri, ezberdin eta eraginkorra egiteko oinarrizko estruktura bat asmatzea.
Kurtsoa Zumarrragako Zelai Arizti kultur Etxean egingo da 2017ko urriaren 25etik azaroaren 3ra, 14:00etatik 16:30 era.
Tailerra 15 pertsonentzat izango da, eskaera gehiago baldin badaude, inskribapenen iritsiera data kontutan hartuko da.
Inskribapena egiteko epea urriaren 18an irekiko da eta urriaren 23an 12:00etan itxiko da.
Interesatuak daudenak Urretxuko Labeaga Kaleko 56 zenbakian dagoen eskualdeko merkataritzako bulego teknikoan eman beharko dute izena edo 943.534.085 telefonora deituz.