Urretxuko udalak atzo ospaturiko osoko bilkurak, EAJ, EH Bildu eta Irabazi alderdien botuei esker, “Kataluniako herriaren asmo demokratikoaren adierazpena ahalbideratzea eta erabakiak errespetatzera” eskatzen duen mozioa onartu zuen.
Mozioak lau puntu ditu, hasteko, Urretxuko udalak bere kezka ageri nahi izan du “Kataluniako autonomian esku hartzeagatik, eta Estatuko segurtasun indar eta kidegoek egindako operazio polizialagatik, zeinaren bidez erregistroak eta atxiloketak egin baitiren Generalitateko instalazioetan bere arduradun legitimoei”.
Horregatik, Espainiako Gobernuari eskatzen dio “bertan behera utz dezala oinarrizko eta funtsezko askatasunen errepresio-estrategia” eta “elkartasuna adierazten die Catalunya-ko herriari”.
Eztabaidan, Jon Luqui alkateak “errespetua” eskatu zuen “Kataluniak erabakitzeko eskubidea gauzatu ahal izateko”, EH Bilduko bozeramaile Oihane Zabaletak “autodeterminazio eskubidea” defendatu zuen eta kontsultaren “legitimitatea”, aitzitik, PSEko Nati Nieves bozeramaileak adierazi zuen “ez gaude bozken kontra, bai ordea igandeko erreferendumaren aurka, Zuzenbidezko Estatuarekin ez duelako bat egiten”.