Atzo, asteazkena, Urretxuko Udalak egindako osoko bilkuran, kaleko garbiketa kontratuaren esleipena duen enpresa-elkartearekin haustea onartu zuen, elkarrekin adostutako erabakiaren ondorioz.
Indarrean dagoen kontratuak urtean 334.990,70 euroko, BEZ barne, kostua du Udalarentzat, eta 2014ko ekainaren 16az geroztik URRETXU LV aldi baterako enpresa-elkarteak ematen du zerbitzua.
Alderdi biek ikusi dute kontratatutako zerbitzuak ez duela erantzuten herriak benetan dituen beharrei, eta URRETXU LV aldi baterako enpresa-elkarteak ezin duela modu egokian eman zerbitzua; horiek izan dira kontratua hausteko arrazoi nagusiak.
Indarrean dagoen kontratua desegitea komeni dela, eta horretarako dauden interes publikoko arrazoiak baieztatzen dituen txosten teknikoa eta batzordearen diktamena kontuan izanik, kontratuan jasotako prestazioek ez baitiete erantzuten herriaren garbiketa premiei, Udalbatzak kaleko garbiketa kontratua desegitea erabaki zuen, beti ere elkarrekin adostutako erabakiz.
Kontratua hautsi ondoren, zerbitzuaren esleipena arautuko duten pleguak idazteko tramiteari ekingo dio Udalak, eta kontratuaren esleipen berria gauzatu bitartean URRETXU LV aldi baterako enpresa-elkarteak jarraituko du kaleko garbiketa zerbitzua ematen.