Urretxuko Udalak, 2017ko ekainaren 21ean, asteazkena, egindako aparteko osoko bilkuran, 2016ko ekainaren 29an Udalbatzak hartutako erabakia aldatzea onartu du;
erabaki horren bitartez, Udalak hainbat ondasun higiezinen lagapena onartu zuen, hain zuzen ere Aita Pasiotarrek egina, GAINZABAL A.I.R. 16 eremuari dagokion lagapen urbanistikoaren defizita konpentsatzeko.
Orain hartutako erabakiaren helburua da 2016ko ekainaren 29ko erabakiak bere baitan zuen akats materiala eta nahi gabe egina konpontzea; izan ere, aipatutako lagapen urbanistikoak onartzeko eskritura egin aurretik banantze lizentzia ematerakoan, Udal honek egiaztatu du lagapenaren xede diren lursailen azalera batzuk eta katastroko lurzatien identifikazioa ez zetorrela bat errealitatearekin.
Aita Pasiotarrek proposatutako aldaketari oniritzia ematen dion txosten teknikoa eta batzordearen diktamena kontuan izanik, Udal Idazkariak egindako txostenean jasota dauden deskribapen berriak onartzea erabaki du Udalbatzak, gainontzean aldaketarik gabe geratzen delarik 2016ko ekainaren 29ko osoko bilkuran hartutako lagapen erabakia.