Urretxuko Udalak Pagoetako udal-igerilekuko zerbitzua larunbatean jarriko du martxan. Hortaz, aurtengo denboraldiari dagokionez, ekainaren 10etik irailaren 10era bitartean egongo da zabalik.
Azkeneko hilabeteetan hainbat konpoketa egin behar izan dira instalazioa zabaldu ahal izateko: igerilekuan bertan ontziko baldosa ugari berriztu; makina-gelan zenbait ur-iturriren giltzak aldatu; konpentsazio ontzian ur-galera ekiditeko berau iragazgaitzeko obra lan ezberdinak; tabernara terrazatik zuzenki sartzeko ate berri baten irekiera, etab,...
Urretxuko Kirol Txartelak igerilekua eta kiroldegia erabiltzeko aukera ematen du. Salneurriak honakoak dira:
Abonuak:
- 3-18 urte bitartekoak: 56,70 euro
- Ikasle eta langabetuak/Jubilatu eta penrsiodunak: 56.70 euro
- 18 urtetik gorakoak: 56.70 euro
- Mayores de 18 años: 113,40 euro
- Familiarra*: 169,05 euro
* Familia unitate berean diru-sarrerarik ez duten kide guztiei egingo zaie abonatu txartela, 23 urtetik beherako seme-alaba kopurua kontuan izan gabe.
Sarrerak:
- 3-18 urte bitartekoak: 2,10 euro
- Ikasle eta langabetuak: 3,60 euro
- 18 urtetik gorakoak: 4,80 euro
- 10 sarrerako bonoa: 42 euro
Abonatu izan nahi dutenek udal kiroldegian eman beharko lukete izena, honako ordutegian: 8:00-13:00 eta 17:00-21:00 bitartean. Informazioa: Telf. 943 03 80 92.
* Ondorengo agiri hauek aurkeztu beharko dira abonu berria egiteko:
- Karnet tamainako argazkia
- NAN
- Kontu zenbakia (20 digito) + IBAN
- Norbere egoera egiaztatzen duen agiria:
- Langabeak: Lan-eskatzaile txartela
- Ikasleak: Ikasle-txartela edo matrikularen agiria
- Jubilatuak: Jasotzen duen pentsioaren kopia
- Sendiak: Familia-liburuaren kopia edo familiaren egoera egiaztatzen duen agiria
Azkenik, taberna zerbitzua Apain jatetexeak hartuko du.