Urretxuko Udalaren Bozeramaileen Batzordeak honako adierazpen instituzionala onartu du, Urretxun gaur izandako lan istripuaren ondorioz langile baten heriotzaren aurrean atsekabea adierazteko.
1. Urretxuko Udalaren Bozeramaileen Batzordeak atsekabez hartu du pertsona baten lan-istripuaren ondoriozko heriotzaren berria, Urretxun lanean ari zela ezbeharra izan eta gero. Urretxuko Udalak elkartasuna helarazi nahi die langilearen senideei, lankideei eta lagunei. Aldi berean publikoki salatu nahi dute eta bere gaitzespena adierazi, lantokian bertan bizitza galtzea eragin duen lan-ezbeharra dela eta.
2. Urretxuko Udalak salatu nahi du istripuak, kosta ahala kosta, eta guztiaren gainetik, ekidin beharra dagoela, lan mota guztietan lehentasuna behar baitu izan lan segurtasunak.
3. Urretxuko Udalak berresten du pertsonak, eta hein batean langileak direla gure herrialdearen garapen sozial eta ekonomikoaren muina. Horregatik jotzen du ezinbestekotzat lan-osasunari eta segurtasunari buruzko kanpainak bultzatzen jarraitzea, bai eta lan-arriskuen prebentziorako arauak betearaztea ere.
Ildo horretan, enpresetako partaide guztiei, nagusiei eta langileen kolektibo osoari, dei egiten die laneko segurtasun eta osasunari buruzko araudia zorrotz bete dezatela, laneko arriskuei aurrea hartzeko.
Lan-istripuak gure sistema ekonomiko-sozialaren egiturazko arazo bilakatu dira. Lan-arriskuen aurkako defentsarik onena prebentzioa eta prestakuntza dira, horien bidez lortzen baitute langileek ongizatea, ezagutza eta segurtasuna.
4. Horregatik guztiagatik, erakunde guztiei berriz ere eskatzen die lan-arriskuen prebentzioan jardunbide egokiei buruzko proiektuetan lagun dezatela, lan-administrazioarekin eta erakunde sindikal zein patronalekin koordinatuta, eta laneko segurtasunaren eta osasunaren aurkako delituak jazar ditzatela, baita ikuskapen funtzioak gehitu eta hobetu ere.
5. Urretxuko Udalak, era berean, heriotza-istripua salatzeko eta familiari elkartasuna eta babesa adierazteko ekimen guztietara atxikitzen dira, eta Urretxuko herritarrak animatzen dituzte ekimen horietan parte hartzera.