Labeaga eta Ipeñarrieta kaleen arteko gurutzeko obren lehen fasea amaiturik, datorren asteartean, maiatzak 2, Udalak bigarren faseari ekingo dio, eta aparkalekuen margoketa egingo du, arrain-hezur erara, Ikastolako bidegurutzetik.
Gaur egun 8 aparkaleku daude gune horretan, eta aurreikusitako lanak egindakoan, 13 aparkaleku izango dira, horietako bat zamalanak egiteko izango delarik, beti ere 8:00etatik 20:00etara bitartean, erabiltzaileek gehienez ere 15 minutuko denbora tartea izango dutelarik hori erabiltzeko.