Datorren igandean, apirilak 30, ospatuko den XXXIV. A. Mendijur proba dela eta, parte-hartzaile guztien segurtasuna bermatzeko, eta era berean herriko bizilagun guztiei galera gutxien sortzeko asmoarekin, Urretxuko Udaltzaingotik hartuko diren trafiko neurrien berri ematen dizuegu.
- Debekatuta egongo da Labeaga kaleko 14 eta 24 zenbakien arteko eskuin aldean aparkatzea, egun bereko 9:00ak eta lasterketa bukatzen den arte, 18:30ak aldera.
- Trafiko mozketak egingo dira probaren hasiera eta bukaeran Labeaga kaleko 2 zenbakitik 24-ra arte, eta kale berera doan Nekolalde kaleko sarbidetik.
- Labeaga kaleko 24 zenbakitik aurreragoko sarrera, “Nekolalde > Basagasti > Labeaga” ibilbidea jarraituta egingo da.
- Garraio publikoko zerbitzua honako moduan eragina izango da:
o UK-06 zerbitzua, Zumarragako Okendo kaleko barianterako sarbidea izango du geltoki ordezkotzat, 15:38 eta 18:38 arteko zerbitzuentzako, biak barne.