Kultura-Gazteria
Atzo arratsaldean bildu ziren Aizpurunea Kultur Etxean Urretxuko arte formazioa osatzen duten bi arloetako ordezkariak: alde batetik, marrazki eta pintura eskola, Aitor Etxeberria buru dela; bestalde, Josu Marotok zuzentzen dituen giza irudiari buruzko tailer ezagunak, Zuriñe Ormaetxea modeloa dutenak, eta azkenik, Acuarelako masterclassak, José Manuel Mendez (Mendo) eta Jorge Lópezekin.
Abenduaren 17an Urretxuko liburutegia irrifarrez eta txaloz girotu zen gure herrietako margolari eta idazle gaztetxoei merezitako sariak ematerakoan. Urteroko moduan Urretxu eta Zumarragako udalek haurrentzako Gabonetako Lehiaketak antolatu zituzten eta urteroko moduan haur, guraso eta ikastetxeen inplikazioari esker parte hartzea izugarria izan zen, ZORIONAK!
Azaroaren 26tik abenduaren 12ra ikusgai izango dugu Juan de Lizarazu aretoan ohiko ordutegian Ander Gómez San Jorgeren erakusketa. Hiri batean jaio arren, Gasteizen, beti izan ditu gertu lurralde honek horren berezkoak dituen paisaia berde eta menditsuak, zeinak oihartzuna izango duten haren pinturan.
Iazko etenaldiaren ondoren, aurten bai, San Martin eguna bueltan da, eta indarberrituta dator gainera. Izan ere, ohituraz abenduan ospatzen zen baserritarren feria, aurten azaroak 11n ospatuko da, bai feria eta bai San Martin eguna indartzeko asmoz. Ez hori bakarrik, auzotarrez eta baserritarrez gain, Herri Kirol taldekoak ere bertan izango ditugu. Gure ohiturak berreskuratu eta ezagutzera emango dituzte gerturatzen diren haur eta helduen artean.

