Kultura-Gazteria

Vitor S. Mendonçaren erakusketa: "Emozio sortzaileak"
Vitor S. Mendonçak bere lana aurkeztuko digu urriaren 17tik azaroaren 2ra Juan de Lizarazu aretoan.
EMOZIO SORTZAILEAK
Vitor S. Mendonça
"Portugalen jaio nintzen. Eta Gipuzkoan daramat nire bizitzaren zatirik handiena; horregatik, nongoa naizen galdetzen didatenean, gipuzkoarra naizela eta gipuzkoarra sentitzen naizela erantzuten dut.
Munduan zehar ibiltzeko aukera izan dut, asko ibilitakoa naiz! Eta asko gustatu izan zait beste leku eta pertsona batzuk ezagutzea, hara eta hona ibiltzea, baina nire barnera begiratzea ere atsegin dut. Nire barrurantz bidaiatzea eta buruak ezkutatzen dituen emozio guztiak ezagutzea, sentitzea eta antolatzea.
Nire baitara begiratze horretatik sortzen da marrazteko eta margotzeko beharra. Zuri-beltzean askotan, baina baita koloretan ere, momentuak agintzen duenaren arabera. Nire barruan sortzen diren borrokak eta tentsioak, eta borborka sortzen diren pozak ere, hor islatzen dira nire lanetan.
Artea da? Ez dakit.
Nire garunean sortzen den indar baten jarraipena da nire lana, nire eskuek hori baino ez dute adierazten; irudiekin jolas egitea, irudimenarekin, kolorearekin jolas egitea; pentsamenduek emozio batzuk sortzen dituzte, eta horiek bultzatu egiten naute sortzera, marraztera, irudikatzera, margotzera. Hustu eta lasaitzera, azken finean!"
Erakusketaren katalogoa hemen
VITOR M KATALOGOA.pdf Berria 1.44 MB 2 | 13/10/2025 14:01:11 |