Kultura-Gazteria

Pazko asteko oporraldian ekintzak
Featured

Pazko asteko oporraldian ekintzak

Datozen jai eta opor egunetan aukera asko izango dira Urretxun aisialdiaz gozatzeko. Alde batetik, pazko astean, txikientzako tailerrak izango dira Ederrena pilotalekuan eta saski baloi kanpusa Aldiri kiroldegian. Gainera, Urrelur museoa ere zabalik egongo da pazko astean eta dagoeneko iragarri du maiatzean zehar museoen egunaren inguruan antolatutako ekintza egitaraua.

HAURRENTZAKO EKINTZAK EDERRENA PILOTALEKUAN

 Urretxuko eta Zumarragako udalen eskutik, txikientzako tailerrak eta jolasak izango dira Ederrena pilotalekuan. Aurten, berritasun modura, ohiko eskaintzari 0-2 urtekoentzako eskaintza gehitu zaio, guraso eta familiei eskainitako zerbitzua zabaldu eta hobetzeko asmoan. 

EGUNAK

22, 23, 24, 25 asteartetik ostiralera

ORDUA

11:00 – 13:00 / 17:00 – 19:00 (22an soilik arratsaldez 17:00-19:00)

EKITALDIA

HAURRENTZAKO AISIALDI GUNEA PAZKO ASTEAN

Tailerrak eta jolasak (0-12 urte bitartean, biak barne)

TOKIA

Ederrena pilotalekua (Urretxu)

ANTOLATZAILEA

Urretxu eta Zumarragako udalak

·         Sarrera: 2,5 € saio bakoitzeko, goiza edo arratsaldea; 4 € egun osoa

·         Salmenta: Ederrena pilotalekuan, apirilaren 22tik aurrera

SASKIBALOI KANPUSA ALDIRI KIROLDEGIAN

Goierri kirol elkarteko saskibaloi arloak antolatuta, gaztetxoentzako saskibaloi kanpusa egingo da Aldiri kiroldegian pazko astean, eta amaitzeko, igandean, apirilaren 27an, txapelketa bat jokatuko dute toki berean. Izen ematea zabalik dago, apirilaren 19a arte, animatu. 

URRELUR MUSEOA

Pazko Astea

Pazko astean zabalik izango ditu ateak apirilaren 22tik 25era, 10:00 - 12:30 eta 16:30 - 18:30 ordutegian. Bisita librea doakoa da, baita audio gida zerbitzua ere.

Maiatzean, Museoen eguneko ekintzak 

Museoak dagoeneko antolatuta ditu maiatzean izango diren ekintzak ere: hain arrakastatsuak diren zientzia tailerrak, Kimikarinen eskutik, urretxu eta Zumarragako ikastetxeentzako doako bisita gidatuak, ate irekiak era aurten, berritasun gisa, 3 eguneko txango mineralogikoa Leongo Las Médulas bisitatzera.

Oso pozik gaude ekimenak jaso duen harrerarekin; izan ere, dagoeneko lekuak agortuta daude eta itxaron zerrenda zabaldu dugu.

Gainera, luxuzko gidariak izango ditugu: alde batetik bertako Roberto Matias ingeniaria, iazko Urrelur astean hizlari gonbidatu gisa izan genuena eta, bestetik Javier Aguado.

Kode etikoaren ikurra Urrelur Museoarentzat

Pasa den astean Gasteizko Europa jauregian ospatutako ekitaldian Urrelur Museoak Kode Etikoaren aitortza jaso du Eusko Jaurlaritzaren eskutik, eskualdeko beste enpresa batzuekin batera. Euskadiko Turismo Arduratsuaren Kode Etikoa turismo enpresei praktika arduratsuak txertatzen laguntzeko tresna da, eta Urrelur museoak lerro hauek sustatu eta txertatzeko egindako lanaren aitortza jaso du: turistak ulertzen eta errespetatzen laguntzea, berdintasuna, gizarteratzea eta aniztasunarekiko tolerantzia, jasangarritasuna, bertako tradizioaren eta kulturaren sustapena, gizateriaren kultur ondarea zaintzea, bikaintasuna eta profesionaltasuna, pertsonen eskubideak errespetatzea eta tratu egokia ematea sektoreko langile eta enpresariei.

Santa Barbara atsedenlekua

Amaitzeko, gogoratu etxean bertan dugu natur paraje zoragarria, Santa Barbara eta bere ingurua, udaberriaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen duena. Gainera, Santa Barbara jatetxea ere bertan dugu, aukera anitzekin: menuak, plater konbinatuak pintxoak… Animatu eta gozatu!

 

Informazioa LAS MEDULAS txangoa. AFOROA BETETA.

PLANGINTZA PLANIFICACIN LAS MEDULAS LEON.pdf
Popular 856.66 KB 26
26/03/2025 14:29:28

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

URRELUR MUSEOA

 

Pazko Astea

 

Pazko astean zabalik izango ditu ateak apirilaren 22tik 25era, 10:00 - 12:30

16:30 - 18:30 ordutegian. Bisita librea doakoa da, baita audio gida zerbitzua ere.

 

Maiatzean, Museoen eguneko ekintzak

 

Museoak dagoeneko antolatuta ditu maiatzean izango diren ekintzak ere: hain arrakastatsuak diren zientzia tailerrak, Kimikarinen eskutik, ikastetxeentzako bisita gidatuak, ate irekiak era aurten, berritasun gisa, 3 eguneko txango mineralogikoa Leongo Las Médulas bisitatzera.

 

Oso pozik gaude ekimenak jaso duen harrerarekin; izan ere, dagoeneko lekuak agortuta daude eta itxaron zerrenda zabaldu dugu.

 

Gainera, luxuzko gidariak izango ditugu: alde batetik bertako Roberto Matias ingeniaria, iazko Urrelur astean hizlari gonbidatu gisa izan genuena eta, bestetik Javier Aguado.

 

 

Kode etikoaren ikurra Urrelur Museoarentzat

 

Pasa den astean Gasteizko Europa jauregian ospatutako ekitaldian Urrelur Museoak Kode Etikoaren aitortza jaso du Eusko Jaurlaritzaren eskutik, eskualdeko beste enpresa batzuekin batera. Euskadiko Turismo Arduratsuaren Kode Etikoa turismo enpresei praktika arduratsuak txertatzen laguntzeko tresna da, eta Urrelur museoak lerro hauek sustatu eta txertatzeko egindako lanaren aitortza jaso du: turistak ulertzen eta errespetatzen laguntzea, berdintasuna, gizarteratzea eta aniztasunarekiko tolerantzia, jasangarritasuna, bertako tradizioaren eta kulturaren sustapena, gizateriaren kultur ondarea zaintzea, bikaintasuna eta profesionaltasuna, pertsonen eskubideak errespetatzea eta tratu egokia ematea sektoreko langile eta enpresariei.

 

Santa Barbara atsedenlekua

 

Amaitzeko, gogoratu etxean bertan dugu natur paraje zoragarria, Santa Barbara eta bere ingurua, udaberriaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen duena. Gainera, Santa Barbara jatetxea ere bertan dugu, aukera anitzekin: menuak, plater konbinatuak pintxoak… Animatu eta gozatu!

Urretxuko udala