Kultura-Gazteria
Txango mineralogikoa: Geoturismoa Arnedon. Dinosauroen ibilbidea.
Errioxako paleontologiaren bi zutabe garrantzitsu bisitatuko ditugu: IGEA, bere interpretazio zentroa, dinosauroen alorrean mundu mailako aurkikuntza nabarmenekin eta bere zuhaitz fosil ospetsuarekin. ARNEDOko Natur Zientzien Museoa ere bisitatuko da, bertan, Errioxako aztarna mineralak eta fosilak daude.
IRTEERA: 08:00 (Iparragirre plaza)
Aurkezpena: 10 minutu lehenago
10:30 - 12:30 IGEA
13:00 - 15:00 BAZKARIA ARNEDON
15:30-17:30 ARNEDO
20:00 URRETXU
PREZIOA:
- helduak 45 euro, autobusa, gidak, sarrerak eta bazkaria barne
- gazteak: 7 urtetik 16 urte bitartera (ezinbestez heldu arduradun batekin joan behar dira): 32 euro
IZENA EMATEKO EPEA: urriaren 15etik 23ra
Izen ematearen ordena jarraituko da plazak agortu arte.
Informazioa eta izen-ematea: urrelur@urretxu.eus e-mailez.
** Behin izen emate eta ordaintzeko epea amaitutakoan, ez da diru itzulketarik egingo behar bezala justifikatutako ezinbesteko arrazoirik ez badago
Deskargatu txangoari buruzko xehetasunak
| 01 FITXA URRIAK 26 zehaztasunak informacin 2024.pdf Popular 288.95 KB 114 | 11/10/2024 13:56:21 |
Deskargatu izen emate orria
| 02 DATU PERTSONALAK urriak 26 octubre.pdf Popular 159.38 KB 115 | 11/10/2024 13:56:21 |

