Kultura-Gazteria
Santa Lutzi Feriak kalitatea eta bertako produktua oinarri
Tradizioari jarraituz, Santa Lutzi feriak jendea biltzeko ahalmenari eutsi dio. Gainera larunbata izateak eta eguraldi bikainak bat egin dute festaren dizdira areagotzen. Ekoizleek produktuen kalitateari eutsi diote eta ekintza egitarauak ez du uzten aspertzeko unerik. Sariketen emaitzak hementxe bertan dituzue. Argazki rallyan ere parte hartze garrantzitsua izan da: Euskal Herri osotik etorritako 41 lagun, 40 heldu eta gaztetxo 1. Urtarrilaren 9an egingo den sari banaketa ekitaldian jakingo dugu zeintzuk atera dituzten epaimahaiaren iritziz irudirik ederrenak.
Abenduaren 12an Errioxako ardo dastaketa egin zen (2025eko uzta) Manuel Ruiz eta Mikel Garaizabal enologoen eskutik.
Ekoizleek etxeko produktu onenak ekarri zituzten sariketa ezberdinetan parte hartzeko. Hemen dituzue emaitzak.
Gainera aurten ere bertan erretako txekorraren pintxoen dastaketa egiten ari da, sekulako arrakastarekin. Ekintza solidarioa denez jasotako dirua Katxalin elkartearentzat izango da.
Urretxuko fruta eta barazki sariketa
| AKTA FRUTA BARAZKI URRETXU 2025.pdf 146.96 KB 11 | 13/12/2025 10:47:24 |
Urretxuko ezti lehiaketa
| AKTA EZTI SARIKETA URRETXU 2025.pdf 140.64 KB 5 | 13/12/2025 12:50:57 |

