Kultura-Gazteria

Urrelur museoak dantza eta zozketekin ospatu zuen Museoen eguna
Featured

Urrelur museoak dantza eta zozketekin ospatu zuen Museoen eguna

Eguraldia lagun, eta etorritako pertsonai mitologikoen musika eta dantza ikuskizunarekin festa giroa jarri zuen Urrelurrek Gernikako Arbola plazan ostiralean.


Bukaeran bi mineralen zozketa egin zen aste osoan zehar museoaren jolasean parte hartu zuten haurren artean. Julen Lizarraga eta Ekia izan ziren irabazleak, zorionak bioi!

Navajungo Piritako metategirako txangoarekin amaitu da aurtengoz ospakizuna. Baina museoak beti ditu ateak zabalik naturak oparitzen dizkigun mineral eta fosilez disfrutatu nahi duten

guztientzat.

Hemen duzue ikuskizunaren bideoa.

 

Urretxuko udala