Kultura-Gazteria

"Izanaren artea" Labeaga aretoan aurkeztuko da
Featured

"Izanaren artea" Labeaga aretoan aurkeztuko da

Arteria proiektuaren barruan sortutako lana da "IZANAREN ARTEA" eta Marta Lopez de Gaunak, Andoni Salamerok eta Gorka Larrañagak  martxoaren 14an, 19:00etan, Labeaga aretoan aurkeztuko digute.

Gizakiak izateko behar duen guztia bere baitan duenez, barrurako bidea egin behar du, nahitaez. Barruan izanagotzen duenaz gain, ezintzen dituen beldurrak ditu, eta beldurrok ezagutuz eta kudeatuz, bera ezagutzeko aukera irekiko zaio. Barruan, beldurrez gain bere gaitasunak ditu, eta hauek topatuta, gaitasunoz baliatuz, ARTEA sortzeko egokiera izango du, arteak erakutsiko dio izanez sortzen, eta sortuz izaten.

Aforo mugatua.

Gonbidapena jaso behar da martxoaren 7tik 13ra Aizpurunea kultur etxean.

 

 

Urretxuko udala