Kultura-Gazteria

Arte eskaintza zabala zure eskura: arte tailerra, ikastaroak, erakusketak
Featured

Arte eskaintza zabala zure eskura: arte tailerra, ikastaroak, erakusketak

Urtero bezala, Urretxuko Udalak ikastaro eta erakusketa eskaintza aurkezten du, arte plastikoetako artista eta zaleak prestatu, sustatu eta ezagutzera emateko.

  • Urtarrilaren hasieratik martxan da Aitor Etxeberriaren marrazketa eta pintura eskola eta izen-emateekin jarraitzen dugu.
  • Josu Marotok koordinatutako giza irudia eta akuarela tailer berezien egutegia.
  • Juan de Lizarazu aretoko 2026ko erakusketa egutegiaren aurkezpena.

Prestakuntza

Udalak prestakuntza artistikoa eskaintzen du, emandako ikastaroen bidez eta sorkuntza bultzatuz. Ikastaro bakoitzak, saio bakoitzak, teknika eta mundu sortzaile berriei ateak irekitzen dizkigute, publikoaren, artisten eta sortzaileen erabateko babesa duen programazioa osatuz.

  • Marrazketa eta pintura ikastaroa, Aitor Etxeberriak asteazkenero 18:30etatik 20:30etara kultur etxeko tailerrean emana. Ikastaro hau maila guztietarako egokia da, bakoitzak bere erritmoa jartzen baitu eta ez baita ezer zehatzik eskatzen. Ikasle bakoitzak erabakitzen du zer landu eta garatu nahi duen, beti ere Aitorrekin batera, zeina hor baitago hobetzen jarraitzeko aholkuak ematen, laguntzen eta teknikak irakasten; hori da ikasteko modurik onena. Ikastaroa urtarrilean hasi berri da eta hileko kuota 17 eurokoa da. Interesa dutenek kultur etxera hurbildu eta hasierako saio batean proba dezakete.
  • Josu Maroto-k 2015az geroztik zuzentzen dituen tailerrak koordinatzen ditu, eta normalean bertaratzen diren ikasleak ez ezik, bertako marrazketa eta pintura eskolakoak, kanpoan bizi direnak eta noizean behin joaten direnek ere harten dute parte, tailer desberdin horiek erakarrita; besteak beste, giza irudia, akuarela edo aire zabaleko pintura. 2026 honetarako honako tailerrak eskainiko dira:

Giza irudiaren 7 tailer, modeloarekin, zuzenean, eta Josu Maroto irakasle:

  • otsailak 4
  • martxoak 4
  • apirilak 15
  • irailak 9
  • urriak 7
  • azaroak 4
  • abenduak 9

4 akuarela-masterclass:

  • martxoaren 13an Mendorekin
  • maiatzaren 15ean Mendorekin
  • irailaren 11n Kubirekin
  • azaroak 13 Josu Marotorekin

Horrez gain, bi egun berezi ere izango dira: maiatzaren 9an giza irudiaren maratoia, 10:00etatik 18:00etara Marotorekin, eta ekainaren 6an, 9:00etatik 14:00etara aire zabaleko pintura-saioa, Mendo akuarelistarekin.

Saio bakoitzak 10,60 euroko prezioa izango du, baina hiru saiotan izena ematen dutenek %25eko deskontua izango dute azken prezioan. Gainera, izena emateko egunak zabaldu ahala, tailerrak iragarriko ditugu, interesa duten pertsona guztiek saio bakoitzean izena emateko edo informazio hobea jasotzeko aukera izan dezaten, eta guztiak publiko eta maila guztientzat egokiak izan daitezen.

Erakusketak

Juan de Lizarazu erakusketa-aretoan 2026. urterako aurreikusi den erakusketen egutegia, beste behin ere, sorkuntza artistikoaren hedapena eta sustapena bilatzen du, ikusleari diziplina eta sormen-mundu desberdinak erakutsiz. Artistek asko eskatzen eta maite duten aretoa da hau, eta Udalak arreta bereziz tratatzen du.

Aretoaren programazioak artista berrientzako bultzada izan nahi du, baita artearen munduan finkatutako sortzaileak erakartzea ere, eta bertako artisten erakusleiho izatea, geografiako beste leku batzuetatik etorritako proposamenak erakustea ahaztu gabe.

1) Martxoaren 6tik 22ra: HARIZPI ELKARTEA (Urretxu). Altzariak zaharberritzeko ikastaroko ikasleek egindako lanak, Edurne Uribesalgoren gidaritzapean .

2) Apirilaren 17tik maiatzaren 3ra: ARGAZKI ELKARTEA (Urretxu-Zumarraga) – argazkia

3) Maiatzaren 15etik 31ra: JUNE MÉNDEZ eta JM MÉNDEZ (Bilbo) – pintura-argazkilaritza 

4) Ekainaren 12tik 28ra: JANIRE SAGASTI (Bilbo) – pintura-poesia

5) Urriaren 16tik azaroaren 1era: JOSU MAROTO (Urretxu) – gouache-pintura

6) Azaroaren 20tik abenduaren 6ra: MADDI IRAETA (Zumarraga) – pintura

Erakusketa guztiak irekiak dira eta asteartetik igandera bitartean bisitatu daitezke, 17:30etik 20:30era. Publikoa aretora hurbiltzera animatzen dugu, adierazpen artistiko ezberdinak bertatik bertara ezagutu eta sentitzera.


KARTELA MASTER CLASS 

tx KARTELA MASTER CLASS 2026.jpg
560.89 KB 6
28/01/2026 14:35:55

MARRAZKETA ETA MARGOKETA IKASTAROA 

KARTELA arte tailerra eskola.jpg
214.79 KB 5
28/01/2026 12:46:37

ERAKUSKETAK 

ERAKUSKETAK 2026 aurkezpena.pdf
158.52 KB 11
28/01/2026 12:08:38

 

Urretxuko udala