Kultura-Gazteria

Dena prest Urretxuko Jaietarako

Dena prest Urretxuko Jaietarako

Dagoeneko prest dago Urretxuko Jaietako egitaraua.

Uztailean zehar hainbat eta hainbat bilera izan ziren hauek antolatzeko. Aipagarria eta benetan pozik egoteko modukoa da aurten ere izan den parte hartze ikaragarria, batez ere gazteen artean. Festak ofizialki irailaren 16an hasi eta 19an amaitzen diren arren, hilabete osoan zehar daude ekintza eder eta ugari. Euskal Jaia irailaren 18an izango da, 13 koadrilek egindako 13 karrozekin. Aurten ere gaueko autobusen zerbitzua indartu eta zabaldu egin da beste bailara batzuetara, inguruko herrietatik are gehiago animatu daitezen Urretxu eta bere jaiak ezagutzera. Irudia egitarauaren azalarena da eta egilea Julen Izagirre. Iparragirre lagun, gora Urretxuko jaiak!

Hona hemen egitaraua

Argazki lehiaketako oinarriak

Urretxuko udala