Kultura-Gazteria

Artista liburuen sorkuntzarako tailerra

Artista liburuen sorkuntzarako tailerra

Urretxu eta Zumarragako udalek antolatuta eta Liburuak plazara ekimenaren barruan, apirilaren 7, 11 eta 14an ekintza berritzailea egingo da Urretxuko Arte Ederren tailerrean.

Honekin batera duzue informazio xeheagoa. 3 eguneko tailer honen kuota 10 eurokoa da, eta herritarrak animatu nahi ditugu ekintza berri honetan parte hartzera.

"Tailer honetan, oinarrizko koadernaketa-nozioak emango ditugu, partaideak beren artista-liburuak sortzen hasi ahal izateko. Artista-liburuak sormen-aukera aberatsak eskaintzen ditu kontzeptu eta edukietan, adierazpideetan, material eta formetan, lanketa-tekniketan… Partaide bakoitzak bere lanak sortuko ditu, bere gustu artistikoen arabera."

Artista liburua:

PENTSATU, JOSI ETA KOADERNATU EGITEN DENA
Popular 549.25 KB 10
30/03/2016 12:18:52

Urretxuko udala