Aurten ere oso giro onean ospatu zen San Martin Jaia. Musika, dantza, jolasak, odolki dastaketa... Eta ospakizunen barruan, urteroko moduan, 2 urdaiazpikoen zozketa egin zen.
Hauek izan ziren zenbaki irabazleak: 656 eta 720. ZORIONAK!
Azaroaren 18 arte (12:00ak arte) aurkeztu daitezke txartel irabazleak Urretxuko kultur etxean (943038088).
Bestalde esan jasotako diru kopurua 636 eurokoa izan zela, Elikagaien bankurako izango dena, San Martin auzoko lanari eta urretxuarren eskuzabaltasunari esker. Dagoeneko azaldu dira irabazleak eta ekitaldi publikoa antolatuko dugu sari banaketa eta diru donazioa egiteko.