Kultura-Gazteria

Udaleku irekiak 2025
Featured

Udaleku irekiak 2025

Urretxu eta Zumarragako udalek martxan jarri dituzte aurten ere haurrentzako udalekuak. 

Haurrei aisialdi osasuntsu, aktibo eta hezitzaileaz gozatzeko ingurune segurua eskaintzen dien ekimena da, eta, horrez gain, eskolako oporretan familia eta lana uztartzea errazten du. Jarduera horiek begirale kualifikatuentzako enplegu-aukera dira, eta parte-hartzea, bizikidetza eta gizarteratzea sustatzen dituzte haurtzarotik.

 

 HELBURUAK

 

Opor garaian aisialdia modu dibertigarri, hezitzaile, aberats eta euskarazkoa eskeintzea. 

 NORENTZAT (MAILA)

2024/25 ikasturteko HH5 - LH5 mailen artekoak (biak barne).

 EGUNAK ETA ORDUTEGIA

 Uztailaren 7tik 23ra

10:00 – 13:00 astelehenetik ostiralera

 

 

 PREZIOA

 36 €

LEKUA

 Aldez aurretik jakinaraziko zaie partaideei euren topagunea.

 

 LEKU KOPURUA

 Gehienez 310 leku

 

Izen ematearen ordena jarraituko da, leku guztiak bete arte.

IZEN EMATEA

Egunak: maiatzaren 12tik 27ra

  • ONLINE IZEN EMATEA                                                                                                                
  • PRESENTZIALA

Ordutegi eta lekuak

  • 10:00 – 13:00 Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean
  • 17:00 – 20:00 Urretxuko Aizpurunean kultur etxean

 Beharrezko dokumentazioa:

  • Izen emate orria guztiz beteta

      *Kontuaren 20 digitoak eta IBAN-a adierazi

  • Osakidetzako txartelaren kopia

 Izen emate orria deskargatu 

IZEN EMATE ORRIA 2025.pdf
Popular 220.06 KB 20
05/05/2025 11:13:31

 

Urretxuko udala