Martxoan erakusketen denboraldi berriari emango diogu hasiera Matilde Sainz Osinagaren "BIDE NAGUSIAREN BILAKETA ARTEAN" akuarela erakusketa izango dugu Juan de Lizarazu aretoan, martxoaren 7tik 23ra.
Horrela aurkezten du Matildek bere erakusketa:
"Amaigabeko bilaketa esperimentala egin ondoren, hauxe da margolariak aurkezten duen obra. Bertan akuarelak dira nagusi. Margolariaren bakarkako seigarren erakusketa da. Bost serietan banatu da erakusgai dagoen obra: basoak, ur ertzeko figurak, grisak, glaziarrak urtzen eta Oteizaren apostoluak (Arantzazukoak). Sail bakoitzaren hasieran, kontestualizatzeko testu bat egongo da.
Akuarelan badakigu urak aktiboki parte hartzen duela. Jardun egiten du, protagonismoa hartuz, eta, beraz, margolaria berarekin aliatu egin behar da. Bukatzeko, esango dugu margolariaren jarduna eta margotzearen prozesuaren ondorioz, forma eta orden berria sortzen dela, aurretik ez zegoena, eta hori oso ederra da".
Ikusgai izango duzue Juan de Lizarazu aretoan, asteartetik igandera 17:30-20:30 ordutegian. Inaugurazio ekitaldia, martxoaren 7an, 18:00etan.
Hemen katalogoa
KATALOGOA MATILDE SAINZ OSINAGA.pdf
Popular 856.62 KB 41 |
20/02/2025 15:55:34 |