Aurten ere Manuel Ruiz enologoa izango dugu 2024 urteko ardoen dastaketa komentatua egiten. Bertan aurtengo ferian partaide izango diren upategien ardoak dastatuko dira ekitaldi irekian. Berarekin batera, Mikel Garaizabal enologoa ere arituko da ekitaldia dinamizatzen.
Dastaketa abenduaren 12an izango da, 19:00etan, udaletxeko portaloian. Parte hartu ahal izateko aldez aurretik erosi behar da txartela kultur etxean. 5 euroen truke upategi bakoitzeko ardoak enologoen azalpenak jarraituz dastatu eta 2 pintxo jan ahal izango dira. Txartelak salgai kultur etxean abenduaren 5, 9eta 10ean, lekuak agortu arte.
Hauek dira Arabar Errioxako upategiak:
BODEGAS GUZMAN ALDAZABAL | NAVARIDAS |
BODEGAS LAUKOTE | LAGUARDIA |
BODEGAS BERARTE | VILLABUENA DE ALAVA |
BODEGAS MURO | LA PUEBLA DE LABARCA |
EL MOZO WINES | LANCIEGO |
BODEGAS GIL BERZAL | LAGUARDIA |
BODEGAS BLANCO PEREZ DE AZPILLAGA | LANCIEGO |
BODEGAS Y VIÑEDOS LABASTIDA (SOLAGÜEN) | LABASTIDA |